top of page

Argia eskolak eskaintzen duen hezkuntza zerbitzua 0-6 urte bitarteko haurrentzat zuzendua dago.

Haur Hezkuntzako zikloa bitan banatzen da; lehenengo zikloa ( 0-3 urte) eta bigarren zikloa (3-6 urte). 

Kurtso bakoitzeko bi klasetan banatuta egongo dira haurrak 0-1 urteko klasean izan ezik.

Lehenengo zikloan klase bakoitzeko 16 ume egongo dira. Baina profesional baten beharra izatekotan, hau ere gelan egongo litzateke bere zeregina klasean burutzen haur guztiekin batera.

 

Bigarren zikloan ordea, 11 haur egongo dira klase bakoitzeko tutore banarekin.

 

Argia eskola publikoa da eta ikasketak D ereduan soilik eskaintzen dira.

Ikas komunitatea

Hezkuntza eskaintza

Bi pertsonaz osatu egiten da zeintzuk haur talde bakarra konpartitzen duten. Ikasleekiko eta familiarekiko ardura partekatzen dituzte erabakitzeko ahalmen berdinarekin.

Gure eskolak oraindik bikote hezitzailerik ez duen arren, etorkizunerako plangintzan daukagun erronken barruan sartuta dago.

Bikote hezitzailea

Zergatik?
  • Bi irakasle egoteak gela barruan aberatsagoa izaten da: Iritzi, proposamen eta bisio desberdinak egongo dira.

  • Haurrek atentzio indibidualizatuagoa izateko aukera gehiago dute.

  • Emozioen partekatzea askoz ere aberatsagoa.

  • Harreman aukera gehiago izango dituzte bai haurrek bai gurasoek.

Ikas komunitatea inguruneko gizartea eta kultura eraldatzeko proiektu bat da eta ikasketa hobetzea du helburu. Horretarako, erabiltzen den tresna ikaskuntza dialogikoa da, alegia, elkarrizketan oinarritutakoa eta honek adimen kulturala, eraldaketa, elkartasuna, dimentsio instrumentala eta zentzua sortzea ditu oinarritzat. Elkarrizketa horren ezaugarrietako bat, berdintasunean oinarrituta egotea da. Hau da, erabakiak argudioen arabera hartzen dira, ez pertsonen estatusaren arabera.

​

Ikas komunitateak, guztion (familia, ikasle, irakasle, boluntario...) parte hartzea sustatzea du helburu. Aurretik aipatutako pertsona talde honek xede berdinak partekatzen ditu, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasteko, komunitate osoaren jakintza maila gehituz.

bottom of page