top of page

Familia-eskola harremanari garrantzia handia ematen diogun aldetik, funtsezkoa ikusten dugu erakustea Argia eskolak geletan jarraitzen duen antolakuntza erakustea eta horren funtzionamendua laburki azaltzea:

Kurtsoa hasten denean bilera bat egiten dugu gurasoekin lehengo kontaktua izateko.

 

Aipatzekoa da, kurtsoan zehar bilera gehiago izango ditugula gurasoekin haurraren garapenari buruz hitz egiteko eta haien zalantzak argitu ahal izateko.

Argia eskolak metodologia zehatz bat jarraitzen du bere egunerokotasunean eta horregatik beharrezkoa ikusten dugu errutinek haurretan duten garrantzia goraipatzea. Errutinek antolakuntza funtzioa izateaz aparte, hauek funtzio hezitzailea dute eta haurrei inguru segurua eta egonkorra eskaintzen diote.

- Familiekin elkartzea: Egunaren lehen momentua da eta bertan familiekin informazio trukea egiten da haurraren inguruan.

- Joku librea: Goizean haurrak eskolara ordu desberdinetan heltzen direnez, eskolan dauden haurrek joku librea egiteko aukera dute, beste taldekideen etorrera itrxarotebn duten bitartean.

- Ordena: Jolastu ostean dena batzeko ordua heltzen da eta momentu hau denek ezagutzen duten abesti batekin egiten da.

- Alfonbran: Asanblada honetan elkar agurtzen dira guztiak, abestiak abesten dira, lista pasatzen da, eguraldiaren inguruan hitz egiten da eta egunean zehar egingo diren ekintzak aipatzen dira.

-Hamaiketakoa: Hau 11:00ak aldera egiten da.

-Higienea: Pardel aldaketa, arropa aldaketa eta abar egiten dira. Hau laguntzaile baten laguntzaz edo haurrek bakarrik burutzen dute.

-Patioa: Aurreko blokea bukatuta patioan, kanpoaldean jolasteko garaia iristen da. Hau makinistaren errutinarekin egiten da patiora joateko.

-Erlaxazioa: Gelara bueltan elraxazio ariketak egiten dira, jarduera fisiko txikiagoa egitea suposatzen duten ariketekin.

-Agurra: Honetan autonomia lantzen dugu ta bodya edo jakak aldatzen ditugu.

​

​

ERRUTINAK

ESPAZIOA

Haurra inguruko mundu material eta pertsonalarekin interakzioa egon behar da. Horretarako espazioak hezitzaileak izan behar dira eta ikaskuntza bultzatu behar dute.

Garrantzitsua da hezitzaileek haurrek erabiltzen duten espazioa planifikatzea. Ondorioz espazioak haurren beharrei erantzun behar diete:

  • Behar fisikoak

  • Behar afektiboak

  • Garapen kognitiboa

  • Behar sozialak

​

BARNE ESPAZIOA:

Bi atal bereiz ditzakegu bertan. Alde batetik, lasaia dago eta bertan sehaskak kokatuko dira gune ilun batean, hau da, iluntzeko aukera heman behar du gune honek. Bestetik mugimenduzko atala dago eta honen berezitasunak dira, gainazal goxoa, garbitzeko erraza, ispilua egotea eta patiora ateratzeko irteera zuzena duela.

Honen barruan janaria prestatzeko gunea, gelako jantokia eta aldaketa egiteko guneak aurkitzen dira, bertan beharrezkoak diren materialak barne aurkitzen direlarik.

​

TXOKOEN GARRANTZIA:

Espazio hauek oso garrantzitsuak dira, izan ere, umeen kapazitate ezberdinen (mugimenduak, harremanak, ikaskuntzak...) garapena bultzatzen dituzte. Gainera, haurrek manipulatzea eta esploratzea, ezinbestekoa da umearen ikaskuntzarentzako. Aurretik aipatutakoaz aparte txokoei esker, umearen autonomia landu, haien behar fisikoak eta afektiboak asetu eta garapen kognitiboa eta behar sozialak landu egiten ditu.

​

KANPO ESPAZIOA (Jolastokia)

Kanpo espazioa segurua izateko ondorengo ezaugarri hauek bete behar ditu; segurua izan behar da, area naturalak egon behar dira ( zuhaitzak, loreak…), espazioa irekia izan behar da eta espazioa handia izan behar da adin ezberdinetarako.

Espazioa segurua izan behar da gehien bat motrizitate jarduerak, jarduera sentsoriala, fantasiazko jolasak eta esperientzia naturalak gauzatzeko.

​

​

​

FAMILIA-ESKOLA

bottom of page