top of page

Kokapena

Arabako amurriko herrian gaude kokatuta

Historia

Gure eskola 2000. urtean sortu zen. Balore tradizionalak transmititzen zituen eskoletan lan egiten zuten hiru irakalse elkartu ziren balore hauek aldatzeko asmoz eta eskola berritzaile bat sortu nahian.  Hasieran, hiru irakasle hauek  lan egiten hasi ziren bertan, baina urteak aurrera joan ahala ume kopurua handituz joan da eta horrekin batera eskola. 

Argia eskola deitzen da ideia berritzaile hau irakasleei bonibila piztu zitzaielako.

Nerbioi haranean duen kokapena dela eta, Amurrio industria-gune garrantzitsu bilakatu da apurka-apurka. Jarduera horrek bat egin du merkataritza- eta zerbitzu-jarduera tradizionalekin. Gaur egun 10.000 biztanletik gora ditu, eta dentsitatea 99,98 biztanlekoa da kilometro koadroko.

Ingurugiroa

Sektorekako banaketa aktiboa da industriak udalerri honetan duen garrantziaren isla.

Nekazaritza-sektorearen barruan, erliebeak eragindako zailtasunek dakarte landutako azaleraren ehunekoa txikia izatea, eta behealdeko eremuetan dago batik bat. Hegalak baso-masez beterik daude, eta landaredi naturala goialdean geratu da. Sektore horren barnean, nabarmentzekoa da ardien eta behien garrantzia.

Industria-biztanleria aktiboak metalarekin (oinarrizko metal-lantokiak), zurarekin eta eratorriekin (tailer txikiak eta altzarien fabrikazioa), elikagaiekin, eraikuntzarekin eta abarrekin lotutako sektoreetan dihardu batez ere. Enpresa ertainak dira horiek guztiak.

Beste alde batetik, zerbitzuen sektorea espezializatua dago nolabait, Amurrio barrutiko burua delako. Herritar gehienak lanean daude.

Kontaktua

Kezkak edo zalantzak izatekotan, hona hemen gure helbidea.

bottom of page